Zazpi etxe Frantzian
Editorea: Pamiela (Euskara)Urtea: 2009
ISBN: 978-84-7681-583-0
Orrialdeak: 256
Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Hona hemen liburuaren hasiera:
"Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik...".
Beste edizio batzuk
Siete casas en Francia
Editorea: Alfaguara (Castellano)
Urtea: 2009
Set cases a França
Editorea: Alfaguara (Catalá)
Urtea: 2009
Sept maisons en France
Editorea: Christian Bourgois (France)
Urtea: 2011
ISBN: 978-2-267-02175-2
Orrialdeak: 252
Sete casas en Francia
Editorea: Narratiba K (Galego)
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-96957-61-9
Orrialdeak: 276
L'ottava casa
Editorea: Passigli Editori (Italia)
Urtea: 2011
ISBN: 978-88-368-1259-2
Orrialdeak: 226
Sete casas en Francia
Editorea: Factoria K (Portugal)
Urtea: 2009
Seven houses in France
Editorea: The Harvill Press (UK)
Urtea: 2011
ISBN: 978-1846554476
Orrialdeak: 256
