« Itzuli albistegira

Nagusi egin aurretik irakurri beharreko 1001 liburu

2010-12-21  ¦  Argitalpenak

Julia Eccleshare editore britainiarrak bilduma interesgarria argitaratu du: 1001 Children's Books You Must Read Before You Grow Up. Haur eta gazte literaturaren historian idatzi diren 1001 libururik onenak bildu ditu bertan, tartean Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak.

Nagusi egin aurretik irakurri beharreko 1001 liburu

Julia Eccleshare editoreak 1001 Children's Books You Must Read Before You Grow Up bilduma kaleratu berri du, haur literaturaren historian izan diren lanik onenak zerrendatzen dituelarik.

Liburua gaztelaniaz ere argitaratu du Grijalbok:

1001 libros infantiles que hay que leer antes de crecer.
Aukeraketa: Julia Eccleshare.
Sarrera eta ilustrazioak: Quentin Blake.
Itzulpena: Ferran Alaminos, Estrella Borrego, Ana Guelbenzu, Fernando Emilio Nápoles eta Israel Ortega.
Editoriala: Grijalbo Ilustrados. Barcelona, 2010.
Orrialdeak: 960 orrialde.
Prezioa: 35 euro.

Bildumak mundu guztiko eta garai guztietako lanak jaso ditu, Kristo aurreko 200. urtean idatzitako zenbait ipuin txinatarretik hasi eta ipuin berrietaraino, klasiko ezagunenak barne, esate baterako, Pinotxo, Altxor Uhartea edo Hiru txerritxoak. Zerrenda osoa hemen.

Autoreei dagokienez, dozenaka izen ezagun: H. C. Andersen, Roald Dahl, R.L. Stevenson, Isabel Allende, Italo Calvino, Louisa May Alcott, C. S. Lewis, Astrid Lindgren, Ray Bradbury, Luis Sepúlveda, Gustavo Martín Garzo. Baita euskaldun bat ere, Bernardo Atxaga eta bere Behi euskaldun baten memoriak.

Lan sakon eta mardula, mundu guztiko ikerlari eta idazleen laguntzarekin egina. Jatorrizko irudiak ere bildu ditu, esate baterako Antoine de Saint-Exupéryk Printze txikia lanerako egindakoak, edo Astrid Lindgrenenak (Pippi Galtzaluze) edo Roser Capdevila kalatalaren Hirukiak lanetakoak.

El País egunkariaren Babelia gehigarriaren azken zenbakiak ere erreportajea egin du argitalpenaren inguruan eta Atxagari jasotako hitzak ere bildu ditu.

Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela, 1991)

Behi euskaldun baten memoriak gazteei zuzendutako eleberri laburra da. 1991. urtean kaleratu zuen Pamielak eta harrezkero arrakasta itzela izan du. IBBY (International Board on Books for Young People) erakundeak bere ohorezko zerrendan dauka 1994. urteaz geroztik eta Alemanian ere urteko liburu onenen zerrendan sartu zuen Focus aldizkariak 1994. eta 1995. urteetan.

Hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, besteak beste, gaztelania, frantsesa, italiera, alemana, holandesa, katalana, arabiera, portugesa...

Hona hemen zenbait azal. Guztiak ikusteko, galerian begiratu dezakezu.