« Itzuli albistegira

"Gizona bere bakardadean" Israelen argitaratu da

2011-03-01  ¦  Argitalpenak

Joan zen abenduan aurkeztu zen Israelen "Gizona bere bakardadean" eleberriaren azken edizioa. Oraingoa hebraieraz.

Gizona bere bakardadean eleberriaren 30. edizioa argitaratu berri da. Oraingoan Israeldik dator berria, Kinneret/Zmora-Bitan argitaletxeak argitaratu baitu hebraieraz. Joan zen abenduan izan zen aurkezpena.

Israelen kaleratu den Atxagaren bigarren liburua da, Kinneret argitaletxeak berak Obabakoak ere kaleratu zuelako 2003. urtean.

Gainera, Obabakoak eleberriaren beste bi edizio berri ere aurreikusten ditugu datozen hilabeteetarako, Korean bata eta Errusian bestea.