« Itzuli albistegira

Xolaren abenturen lau liburuak, batean bildurik ingelesezko ediziorako

2013-10-04  ¦  Argitalpenak

Aste honetan kaleratu da Erresuma Batuan The Adventures of Shola, Xolaren abenturak biltzen dituen liburua. Euskaraz, lau dira Xola zakurraren abenturak bildu izan dituzten liburuak [Xolak badu lehoien berri (1995, Erein) / Xola eta basurdeak (1996, Erein) / Xola ehizan (2000, Gara) / Xola eta Angelito (2004, Erein)] baina itzulpen ingeleserako, denak elkartu dira.

Xolaren abenturen lau liburuak, batean bildurik ingelesezko ediziorako

Mikel Valverde marrazkilariak edizio originaletarako egindako marrazkiak daude edizio ingelesean ere. Itzulpena Margaret Jull Costak egin du gaztelaniatik (gaztelaniazko "Xolak" Atxagak berak itzuliak dira) eta Pushkin Press etxeak argitaratu du, haurrentzako bere bilduman.

Dagoeneko argitaratu da iruzkinen bat liburuaren inguruan. Zaletuen kritikekin osatzen den The Book Bag webguneanm John Lloyd-ek lau izar t'erdi eman dizkio bosteko eskalan:

You can approach Bernardo Atxaga, one of the most renowned Basque-language writers currently working, from two ways. Either start at the literate end, finding out if his voice is unique, his content exotic or universal enough for your tastes, and see if his Basque roots make him special in any way. Or you can just approach him as a wordsmith, and enjoy him enjoying himself, such as with these small children's stories put into this most handsome anthology.

Alegia, Lloyd-en iritziz, literatura jasoagoa nahiago duenak handik abiatuz has daiteke Atxaga ezagutzen, edo bestela, berba-gile gisa duen abilezia dastatzeko, haurrentzako ipuin hauetan ere aurki dezake gozamenik, antologia dotore honetan.

Estekak: