« Itzuli albistegira

Atxagaren liburu berria: 'Paradisuaren kanpoko aldeak'

2023-11-08  ¦  Albisteak

Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxagak «Paradisuaren kanpoko aldeak» bere liburu berrian. Euskaraz Pamielak argitaratu da, baina gazteleraz, galegoz eta katalanez ere ikusi ditu edizioak jada lan berriak.

Atxagaren liburu berria: 'Paradisuaren kanpoko aldeak'

Paradisuaren kanpoko aldeak / Idatzi komiko eta tristeak liburu berezia da. Izan litezke "memoria batzuk, bizipen sail bat eta horiekin batera heldu diren gogoetak", azaldu zuen Atxagak aurkezpen ofizialean. Bizipen pertsonal-literarioetatik abiatuta, narrazio labur eta ez hain laburrak eskaintzen ditu Pamiela etxearekin argitaratutako lanean. Hemen topa dezakezue argitaletxearen webgunean.

Tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak liburu berri honetan: elegia moduko narrazioaren ondoren, ekitaldi publiko bitxi batzuen azalpena; barre eragiten duen poemaren alboan, pasarte autobiografikoa; euskal literatura zaharrari buruzko mintzaldi ia ezinezko baten kontaeraren hurrean, despedidako poemak. Ugaritasunaren azpitik eta gainetik, betiko gaiak: Bizitza eta Heriotza; Beldurra eta Poza; Maitasuna eta Bakardadea.

Hiru itzulpenetan argitaratu da gainera liburua: